Galizian bira arrakastatsua egiten dabil Txorbela

Leire Kortabarria 2016ko mar. 31a, 15:13

Txorbela otxotea Galizian bira egiten dabil, eta zapatuan, apirilak 2, bueltatuko da Arrasatera. Kontzertuak egiteaz gain, turismoa egiteko aprobetxatzen dabiltza.

Astelehenean, martxoak 28, irten ziren Arrasatetik. Lehenengo geldialdia Betanzosen (Coruña) izan zen. Han, Arrasateko Aita Menni zentroaren bitartez, kontzertu bat zeukaten adostuta Pai Menni zentroarekin. Bertan kontzertu anitza eskaini zuen otxoteak, musika sakrotik hasita euskal musikarekin jarraituz eta bertako folklorearekin bukatuz. “Oso harrera ona izan genuen eta oso hunkigarria izan zen. Bertako publikoak gogo handiz eta txalo zaparradaz hartu gintuen herriko udal ordezkariak bertan zirela”; horrela dio Oskar Berezibar kideak.

Eguaztenean, Pai Menni zentroaren eskutik, Santiagoko Katedraleko 12:00etako Erromesen Mezan parte hartu zuen otxoteak, bere errepertorioko eliza musika eskainiz. Piezen artean, Aita Madinaren Aita Gurea abestu zuten. Erromesek asko gozatu zutela kontatzen dute arrasatearrek.

Gaur, eguena, hasi eta etzira arte, turismo pixka bat egin eta hango jendea kantuekin alaitzeko aprobetxatuko du Txorbelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak