Betea bezain estiloz askotarikoa da Koolturreko kontzertuen eskaintza apirilean. Anestesia eta Ainara LeGardon dira izenik sonatuenak. Rock bakarlari bilbotarrak apirilaren 21ean joko du bere bandarekin rocketik askozaz harago doan errepertorioa aurkezteko. Anestesiakoek aste horretako zapatuan hartuko dute Arrasateko gaztetxeko oholtza eta aretoa txiki geratzea oso litekeena da, zarauztarrek gurean duten zaletu saldoa ezagututa.
Denetariko generoak ekarriko ditu programazioak. Hala, aurrekoak baino festazaleago eta gaztetxoen gustukoago, Vendetta talde ezagunak joko du apirilaren 7an eta aste horretako zapatuan verbena giroari eutsiko diote Los Zopilotes Txiriausekoak. Rock-and-roll tematienaz Discipulos de Dionisos (apirilak 22) eta Eskean Kristo (apirilak 30) arduratuko dira.
Kontzertu guztiak 22:00etan dira eta sarrera 5 euro.
Apirileko agenda
- Apirilak 2, zapatua: Ain 1 eta Mor More (doan).
- Apirilak 7, eguena: Vendetta.
- Apirilak 9, zapatua: Los Zopilotes Txirriaus eta Marianitoz Blai (doan).
- Apirilak 14, eguena: Bi bala.
- Apirilak 21, eguena: Ainara LeGardon.
- Apirilak 22, barikua: Discipulos de Dionisos eta The Lookers.
- Apirilak 23, zapatua: Anestesia eta Voltaia.
- Apirilak 28, eguena: Yellow Big Machine.
- Apirilak 30, zapatua: Eskean Kristo.