Adin eta gustu guztiendako bezalako egitaraua izango da apirilean, liburuaren eguna ospatzeko.
Munduko kontu kontalariak
Apirilaren 8an, egubakoitza, 11:00etan Kulturateko areto nagusian ikasleentzat Frantzia/Argeliako Kamel Zouaoui kontu kontalaria izango da. Egun berean, 19:00etan, Jokin Zaitegin, berriz, euskaraz eta gaztelaniaz, helduendako kontuak kontatzen izango dira Euskal Herriko May Gorostiaga, Argentinako Sandra Rossi eta Ekuatore Gineako Bonaí Capote.
Komiki aurkezpena
Antonio Altarriba eta Kim marrazkilariak, bestetik, El ala rota komiki berria aurkeztuko dute apirilaren 28an, 19:30ean Jokin Zaitegin. Helduendako izango da aurkezpena.
Haurrendako ipuin kontaketa
4 urtetik gorako umeek ere izango dute zertaz gozatu. Zaku bete lelokeri ipuina entzun ahal izango dute Miren Larrean ipuin kontalariaren eta Eider Eibar marrazkilariaren eskutik. Apirilaren 19an, 17:00etan izango dira Santa Marinako auzo bibliotekan eta apirilaren 21ean, 18:00etan Kulturaten.
Rockomikiak erakusketa
Apirilaren 8tik 30era bitartean, Rockimikiak erakusketa ere izango da Kulturateko klaustroan. Eta horren inguruan, bertso punk margotua egingo dute apirilaren 26an 19:00etan. Partaideak izango dira Helena Di., Di., Kopi eta Danel Goikolea eta musikariak Igor eta Magu.
Julen Ribasen erakustaldia ere egingo da apirilaren 29an 19:00etan eta bisita gidatuak ere egingo dituzte.
Sarreren zozketa
Egitarauaren barruan sartu dute baita ere, Amaia antzokirako 10 sarreraren zozketa.