Ezaugarri horiez gain, Txatxilipurdik honako baldintzak ere hartuko ditu kontuan lanpostu horretarako: izaera komertziala; komunikazio arloan diseinurako eta sorkuntzarako gaitasuna; harreman sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna; komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak; euskara elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia eta ibilbidea; herrigintzan izandako ibilbidea eta antzeko lanetan aritu izana.
Gainera, autoa izatea ezinbestekoa izango da. Lau orduko lanaldia eskainiko du Txatxilipurdik.
Apirilaren 3ra arte
Aukeraketa prozedura apirilaren 3ra arte egongo da zabalik; interesatuek egun horretarako bidali beharko dituzte curriculumak honako helbide elektroniko honetara: idazkaritza@txatxilipurdi.com. Elkarrizketak apirila hasieran izango dira, berehala lanean hasteko.