Gertakarien berri izan bezain pronto, hango lagunekin jarri da harremanetan eta guztiak onik daudela kontatu dio Goienari. "Atzo aireportuan ez nuen ezer berezirik sumatu, ohi moduan han eta baita kaleetan zehar ere militar askoren presentzia zegoen. Parisko atentatua izan zenetik, horrela izan da, eta dagoeneko jendea ohituta dago. Gaurkoa jakin bezain pronto lagunekin harremanetan jarri naiz, besteak beste, lankide dudan Mikel Igartua bergararrarekin. Oso zaila da telefonoz komunikatzea, dena linea guztiak kolapsatuta daudelako. Mezuz izan naiz Igartuarekin eta lasai dagoela esan dit".