Helburu horiek lortzeko herritarren inplikazioa "ezinbestekoa" dela diote deitzaileek: "Giza eskubideen aldeko trena tontorreraino eramateko, herritarron inplikazioa ezinbestekoa da. Horretarako mendiko botak eta motxila prestatzen hasi eta gurekin batera, apirilaren 3an egingo dugun Lau Tontorretara ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu", adierazi dute.
Lau tontor igoko dituzte: gipuzkoarrek Txindokiko igoko dute Larraitzetik, arabarrek Gorbeia Muruatik, bizkaitarrek Anboto Urkiolako santutegitik eta nafarrek Beriain Arbizutik.