Lan ona egin du Arrasate Dragoi Taldeak Gasteiz Hiria txapelketan

Josu Bilbao 2016ko mar. 21a, 11:51
Aerodance modalitatea 2. izan ziren Arrasate Dragoi Taldeko neskak.

Araitz Altubek lehenengo postua eskuratu du, 3. mailan, eta Dragoi Taldeak 3 bigarren postu lortu ditu, beste mailatan.

Kanpazar Harrobiko laguntzarekin parte hartu zuten Arrasateko Dragoi Taldeko neskek Gasteiz Hiria txapelketan, atzo. Emaitzak azpimarragarriak izan dira:

3. mailan, bakarka, Araitz Altubek lehenengo postua eskuratu du. Gainera, 2. mailan bakarka, Uxue Azkue bigarren izan da.

Araitz Altube.

Uxue Azkue

Taldekako lehiaketari dagokionez, 2. mailan, hirukotea bigarren izan zen, eta aerodance modalitatean, Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Araitz Altube eta Leire Ugarte, bigarren izan ziren taldeka.

Izaskun Gartzia, Nahia Irazola eta Eider Lasanta, hirukotea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak