Lehen zatiko markagailuarekin amaitu zen lehia (17-11) eta bigarren zatian izan zen istiluren bat edo beste: "Bigarren zatian hara eta hona ibili gara eta epaileak ez du batere lagundu. Bi taldeei egin die kalte hartu dituen erabakiek. Nahiko eroa izan da partidua eta berotu ere egin da. Eurak 23 jokalari etorri dira eta gu 17 geunden; beraz, chapeau nire taldearengatik". Entseguak Ander Arizaletak eta Joseba Azkarragak egin zituzten atzokoan.
Igoera fasea begiz jota, berriz ere
Iruñearen aurkako partidua bereziki zen garrantzitsua: "Garaipena behar genuen. Gure helburua igoera fasea jokatzea da eta horretarako gaur [atzo] irabazi egin behar zen bai ala bai. Iruñean asko kostako zaigu talde hau menderatzea...".