Gainera, Bergarak Urolaren aurka husna berdindu duenez, Josu Zubiaren mutilak bigarren postuan egonkortuko dira. Albiste ederra Aste Santuko geldialdiari begira: "Bueltan sei partidu geratuko dira eta horiei aurre egiteko ederto etorriko zaigu atsedenaldia", adierazi du partidu amaieran Mondrako entrenatzaileak.
Gainerako taldeen emaitzak
Erregional Preferente mailan, esandako moduan, Bergarak husna berdindu zuen Urolaren aurka. Azken sailkatua den Antzuolak liderraren etxean jokatu zuen zapatuan. Amaikak Bat-ek erraz irabazi zuen: 5-0.
Ohorezko Erregional Mailan, berriz, Aloña Mendik bina berdindu zuen Oriokoren aurrean. Igor Serranoren mutilek puntu bat ekarri zuten Oriotik; seigarren postuan daude (43 puntu) baina bigarren sailkatuarengandik urrun (52).
Hirugarren Mailan, amaitzeko, UDAk husna berdindu zuen Balmasedaren aurka. Astean zehar Gorka Valle entrenatzaileak taldea gidatzeari utzi dio eta Jose Jabier Barkero eta Igor Arenaza jarri dira entrenatzaile lanetan. Aldaketak, baina, ez du esperotako emaitzik eragin lehen partiduan. Azken sailkatua da UDA eta miraria beharko du maila mantentzeko.