Arnaldo Otegi lehendakarigai aukeratu ala ez erabakitzeko bozketa

Eneko Azkarate 2016ko martxoaren 21a

Arrasateko EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur, martxoak 21, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan (19:30). Jorratuko dituzten gaien artean, lehendakarigaiaren aukeraketa: Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigaia izan ala ez erabakitzeko bozketa.

Arrasateko EH Bilduk herri batzarra egingo du Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, arratsaldeko 19:30ean. Jorratuko dituzten gaien artean lehendakarigaiaren aukeraketa: Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigaia izan ala ez erabakitzeko bozketa.

Bestalde, Arrasaten martxan jarri dituzten eta jarri nahi dituzten lan taldeen inguruko lanketa ere egingo dute batzarrean. Eta, azkenik, Mozal ordenantza ere izango dute mahaiaren gainean: "datorren asteartean PNV-PSOEk arrasatearroi inposatu nahi diguten Mozal ordenantzaren inguruko lanketa egingo dugu, onartu eta gero eman beharreko pausuak, besteak beste" diote Arrasateko EH Bildutik.

Hedabideetara bidalitako oharrak amaitzen du esaten EH Bildurekin bat datozen herritar guztiak gonbidatu nahi dituztela batzarrean parte hartzera: "guztiok garelako beharrezkoak proiektu honetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak