"Harrigarria da, guztiz, Viterik bere ekintza-estilo aurrerakoian arrasatear korporazioari proposatutakoa. Nekez uler dezaket nola hain ongi heziriko gizakiak egin ahal izan zuen horren tamainako planteamendu okerra", jarraitzen du Velez de Mendizabalek.
Gogora ekartzen du, edonola ere, Udal Korporazioak ere onartu egin zuela mezenasaren proposamena, eta arrasatearrek musikarekin ospatu zutela.
"Istorio honetan, zorionez, Viterik ez zuen aurrera egin ahal izan", bukatzen du Debagoieneko historiagileak. Osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.