Daniel Barberok eta Eneko Ruizek dominak lortu dituzte Espainiako Karate Kyokushin txapelketan

Josu Bilbao 2016ko mar. 15a, 09:25
Daniel Barberok eta Eneko Ruizek dominak lortu dituzte Espainiako Karate Kyokushin txapelketan

Guztira bost arrasatearrek parte hartu zuten, baina Barbero (urrezko domina), eta Ruiz (brontzea), bakarrik bueltatu dira etxera sariarekin.

Zapatuan Espainiako 36. Karate Kyokushin txapelketa jokatu zen Tuteran, eta bertan izan ziren bost karateka arrasatear. Ander Martin eta Aitor Madinabeitia (Kumite Junior -70kg), Leire Valor (Kumite Sub-21 -55kg), Eneko Ruiz (Kumite Senior -70kg) eta Daniel Barbero (Kumite Senior -90kg).
 
Aurreneko hiru karatekak lehenengo aldiz izan dira Espainiako Txapelketa batean, eta maila nahiko ona erakutsi zuten. Eneko Ruiz hirugarren gelditu zen bere mailan, eta Daniel Barberok garaipena lortu zuen.
 
Daniel Barbero podiumeko gorenean.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak