Aurten Bergarako Erramu Zapatuko feria martxoko hirugarren zapatuan izango da, Arrasateko hirugarren zapatuko baserritarren azoka egunean bertan: "Kontuan hartuta azoka bietan baserriko produktuak salduko direla, eta Arrasateko baserritarren azokan saltokia jartzen duten hainbat baserritarrek Bergarako urtean behin zita horretara joateko ohitura dutela, Arrasatekoa oraingoan ez egitea erabaki dugu herri bietan egun berean egiteak azoka bien kalterako izango zelakoan", adierazi dute Udaleko Garapen Sailetik.