Obrarako esleipen prozedura ireki dute dagoeneko eta aurrekontua da 512.722 eurokoa. Esandako moduan, proiektuaren helburua da Takolo eta Goiru artean, antzinako GI-2620 errepidearen zeharbidea berriro urbanizatzeko proiektuaren G faseari dagozkion obrak egitea. Lanez arduratuko den enpresak lau hilabete izango ditu obrak amaitzeko.