Antzezlan oso zainduaz gozatu ahal izan zuten atzo Amaia antzokira gerturatu ziren ikus-entzuleek. Proiektore batekin agertokian eszena potentea eta zaindua sortu dute Fermin Muguruzak, Albert Plak eta Raul Fernandez Refree musikariek, eta elementu horrekin gerraren historia, guda beraren definizoa, munduak nola funtzionatzen duen edota erabaki handi horiek gizakiari nola eragiten dien buruzko gogoeta bultzatzen dute. Mezu gogorrak eta zuzenak dira musikalean azaleratzen direnak, eta ez dago publiko guztiendako eginda. Etxera joa eta gogoeta egiteko pentsatuta dago.
Musikala bertatik bertara jarraitzen ibili zen Igor Sala musikazalea: "Ikuskizun ederra atzo ikusitakoa Amaia antzokian. Ondo muntatua eta ondo landutakoa. Multimedia presentazio ikusgarria eta gaur egungo gidoi eder batekin. Gerrak sor ditzakeen aspektu guztiak alde danetatik begiratuta. Obra hau mundu osoko hirietan gertatzen diren egoeren isla garbia da. Mezu gogorrak eta argi azaldutakoak".