Merkemerkaua bigarrenez atera du kalera Ibai-Artek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko martxoaren 12a

Bezeroek hala eskatuta berriro egin dute Merkemerkaua Ibai-Arte merkataritza elkarteko dendek. Gaurkoan eguraldia lagun izan dute eta herritar asko dabiltza 26 saltokik jarritako postuetan. Egun guztiko ekimena izango da, 10:00etatik 20:00etara egongo dira postuak kalean.

Otsailaren 27ko Merkemerkaua eguraldiak guztiz baldintzatu ostean, gaur, zapatua, berrio ere egin dute, bezeroek hala eskatuta. Askotariko arropa eta osagarriak erosteko aukera dago egun guztian zehar –eten barik–, "oso prezio murriztuetan". 

Ibai-Arteko 26 saltokik parte hartu dute Merkemerkauan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak