Udalak zentsura aplikatzen duela salatzen duten kartelak agertu dira berriz ere Arrasateko erdiguneko hainbat kaletan. Maria Ubarretxena alkatearen eta Oscar Garcia, PSE-EEko zinegotziaren kontrako mezu eta irudiekin osatutako kartelak dira, orain hamabost egun jarri zituztenen antzerakoak. Goizean, besteak beste, Ferrerias eta Otalora kaleetan zeuden jarrita eta arratsaldean gehiago agertu dira Uarkape eta Portaloi inguruan. Herriko kaleen garbiketaren ardura duen CESPAko langileak kartelak erretiratzen ari dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.