Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte.
Hiru fase izango ditu ekimenak; lehen fasean, martxoaren 15ean, DBHko lehen zikloko ikasleek lau antzezlan taularatuko dituzte Amaia antzokian, LHko 5. eta 6. mailako ikasleen aurrean. Bigarren fasean, HHko, LHko eta DBHko ikasleentzat antzerki talde profesionalen lanak ikusi ahalko dituzte, guztira zazpi emanaldi.
Saio horiek apirilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dira. Eta amaitzeko, hirugarren fasean, LHko 6. mailako ikasleak Amaiara joango dira instalazioak modu didaktiko baten bisitatzeko; maiatzaren 2an, 3an eta 4an.
100 ikasle inguru agertokian
Ekimenak datu esanguratsuak uzten ditu urtez urte: ikasturte honetan 100 ikasle aritu dira aktore lanetan, 188 ikaslek bisitatuko dute antzokia modu didaktiko baten eta antzezlanak ikustera 2.832 ikasle joango dira. Jardueraren aurrekontua da 13.198 eurokoa.