Baleike: "Garbiketa ordenantza aukera ezin hobea da Udala benetako partaidetzaren alde dagoela erakusteko"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mar. 9a, 15:24
Baleike udal taldeko Igor Urizar eta Eva Abuin, osoko bilkura baten.

Baleike udal taldeak gogor salatu du Udal Gobernuak onartu nahi duen garbiketa ordenantza: "Absurdoa litzateke pentsatzea inor herri garbi eta ondare historikoa zaintzearen aurka dagoela, eta zentzuzkoak diren puntuak ditu ordenantzak. Baina badaude beste batzuk, arazoak konpondu baino beste asko eragiten dituztenak", adierazi dute prentsa ohar bidez.  

Baleikeren ustez, PSE-EE dago ordenantzaren jatorrian: "Jakinekoa da ordenantza honen jatorria PSE-EEn dagoela, gobernuan dauden beste udalerri askotan antzerako inposizioak eman direlako, adibidez Portugaleten. Han gertatzen ari den bezala, gure herrian hainbat gizarte eragile eta hiritarrek ez dute PSE-EEren iritzia partekatzen ordenantza ezartzerako orduan. Alderdi sozialistaren erreakzioa herritar ugariren egonezina izan diren pintaketa eta kartelekin erlazionatzea da, eratu den mugimendua kriminalizatu eta gaitzetsi nahian". 
 
Horrez gain, EAJri eskaera zehatz egiten dio Arrasateko alderdi moreak: "Uste dugu garbiketa ordenantza aukera ezin hobea dela Udala benetako partaidetzaren alde dagoela erakusteko. EAJk ez luke inongo beldurrik izan behar herritarrekiko, ez gara umeak eta gaitasuna eta eskubidea dugu gure herriaren izaeran erabakiak hartzeko. Horregatik, Udal Gobernuari entzuteko eskatzen diogu, ateak eragileei, oposizioari eta hiritarrei zabalduz, denon artean prozesu bat adostuz eta Mozal Ordenantza hau benetako garbiketa ordenantza Hiritarra bilakatuz. Politika egiteko beste era bat dago, borondatea baino ez da behar", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak