Dendek euren produktuak kalera aterako dituzte. Hala, Olarte, Otalora, Garibai, Zarugalde, Erdiko kale, Mondragones, Maiatzaren Lehena plaza, Maala, Biteri plaza eta Iturriotz kaleak hartuko ditu Merkemerkauak. 10:00etatik 20:00etara etenik gabe azokaz gozatzeko aukera izango da: "Arrasatearrek eta bisitari-turistek deskontu handiez gozatu ahal izango dute emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan..."