Epaileak tramitera onartu du Ordainduk eta Eskuratuk korporazioari jarritako demanda

Jon Berezibar 2016ko martxoaren 9a

Auzi-jartzaileek pozarren hartu dute albistea, adieraziz "pixkanaka-pixkanaka bada ere", aurrera doazela euren eskaerak. Abenduan aurkeztu zuten demanda ia mila kalteturen izenean jarri zen eta 48 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen da.

Bergarako Lehen Auzialdiko Epaitegiak Fagor Etxetresnen eta Edesaren itxieraren ondorioz kaltetutakoen demanda tramitera onartu berri du. Abenduaren 2an jarri zuten demanda Ordaindu eta Eskuratu elkarteek, Mondragon Korporazioari 48 milioi euroko kalte-ordaina erreklamatuz.

Kolektiboak korporazioari leporatzen dio ekarpen boluntario, merkataritza-mailegu eta itzulketa gisa kobratzeko zeukaten dirua kinkan zeuden kooperatibetan mantentzea bideratzeko informazioa eman zietela. Demandatzaileek uste dute kooperatibisten konfiantzaz baliatu zela korporazioa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak