Landslide talde bizkaitarra, eguenean, Arrasateko gaztetxean

Josu Bilbao 2016ko martxoaren 8a

Landslide taldea. Argazkia: musikazuzenean.

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, kontzertua eskainiko du Miguel Moralek gidatutako taldeak, gaztetxean, 22:00etan.

Positiva eta Highlights taldeetan aritutako Miguel Moralek 70eko hamarkadako hastapenetako taldeen soinua berreskuratu nahi zuen, batez ere Free eta Thin Lizzyren tankerakoena. Hala, Landslide taldea sortu eta Bizkaiko puntako musikariak batu zituen: Kalifornian eta Getxon luzaroan musika amerikarra lantzen ibilitako Jokin Salaberria baxu jotzailea eta Last Fair Deal taldeko Virginia Fernandez bateria jotzailea, eta Gonzalo Portugal gitarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak