'Arrasate 1967'

Ubane Madera 2016ko mar. 8a, 08:30
Arrasate 1967an. Argazkia: Iban Bolinaga.

60ko hamarkada amaieran Biteri Eskolen ondoan zegoen jolas-parkea eta haren inguruak zelakoak ziren erakusten du gaurko honetan 1949an jaiotakoen blogeko irudiak, Iban Bolinagarenak. Txutxeen saltokia, ume eta nagusiak dotore, jai-eguna zela seinale… eta beste dakartza gogora Josemari Velez de Mendizabalen kontakizunak.

"Eskuin aldean, 1902an inauguratutako Viteri Eskolak, lehen harria 1899ko abenduaren 7an jarri bazen ere. Aurki iritsiko zitzaizkien makinak, mezenas arrasatearrak irekitako irakas-zentroaren azken arrastoa lurreratzeko. Txutxeen saltokia ere historiara pasatu zen, ondoko automobilak - taxiak- bezala. Jai eguna zen, bistan da,  umeen eta helduen jantziei erreparatuz. Gaur zailagoa bihurtu da janzkeraren arabera egunaren antzematea. Estandarizazioak abantaila hori kendu digu", dio, besteak beste Debagoieneko historialariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak