Omendu guztiek jaso zuten oparia: emakumeek lora sorta eta aterkia, eta gizonek muku-zapia eta aterkia. Gainerakoendako aterki bana banatu zuen elkarteak. Andoni Altzelaik, elkarteko presidente izendatu berriak, omenaldia "oso ondo" joan zela kontatu du: "Bazkaria elegante joan da. Zorionak Uribarriko 80 urtetik gorakoei! Gora Uribarri!", adierazi du.