Aurreko aste bukaerako finalerdietan gehiegi sufritu arren, "gogotsu" daude finalari begira. "Oso motibatuta daude. Aurretik irabazi dute pare bat txapelketa eta sasoiko daude finalaren aurretik. Euskal Liga kadete mailako pilota txapelketa inportanteena da. Muruarendako eta Egigurenendako txapelketa hori irabaztea da urteko helburu nagusiena", esan du Ibai Bolinaga entrenatzaileak.
Goizuetako bikotea
Goizuetako bikoteak ez die gauzak erraz ipiniko. "Oso indartsuak dira. Alde horretan, gure bikotea baino indartsuago. Baina, gureek pilota gutxiago galtzen dituzte eta tantoak oso ondo bukatu. Horiek izango dira gure baliabide nagusienak. Dena den, finala oso gogorra izango dala badakigu, baina gogotsu daude", azpimarratu du Bolinagak.