Astelehenean, martxoaren 7an, betetzen dira zortzi urte ETAk Isaias Carrasco hil zuela, bere etxe aurrean, San Andres auzoko Navas de Tolosa kalean. 2008ko Espainiako Hauteskundeak baino egun bi lehenago, egubakoitzez, kanpainako azken egunean, erail zuten.
Bergarako AP-1eko autobideko ordainlekuan egiten zuen lan Carrascok, Bidelaneko langilea zen-eta. 42 urte zituen, ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen.
Domekako omenaldian lore sorta bat jarriko dute erail zuten tokian, Navas de Tolosa kalean. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko du parte ekitaldian, beste alderdikide batzuekin batera