Arrasateko Udaleko Emakume Sailak hainbat ekintza antolatu ditu Martxoaren 8a dela-eta. Aurten Angela Davisen figura goraipatzen duen kartel irabazlea Juan Diego Ingelmo egin duela ere jakinarazi dute: "Kartelak Angela Davis aktibista feministaren figura askatasunaren aldeko borrokalari bezala irudikatzen du. Kateak apurtu eta zapalkuntza anitzari (emakumea, arraza, klasea) aurre egiten dion emakumea irudikatu du egileak", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.