Logroñoko espetxearen aurrean izan da ere Xabier Zubizarreta arrasatearra. "Poz handiarekin hartu dugu. Guretako pertsona inportante bat berreskuratu dugu. Hitzaldi laburra eman du irteeran, baina asmatu egin duela uste dut", azaldu du.
"Presoen aldeko aldarrikapenak ere izan dira, eta jende pila bat batu gara. Hedabideen kopurua ere ikusgarria izan da", azaldu du Zubizarretak.