Ekimeneko lehen saioan hamar bat familia elkartu ziren: "Elkar ezagutzeko, elkarrekin jolasteko eta elkarrengandik ikasteko. Bertan, ezagutza jolasak, kantu jolasak, ipuinak eta iritziak elkarbanatu genituen. Ondorio batera ere iritsi ginen, eguraldi txarra egiten duenerako espazio estali baten beharra badagoela herrian, bai jolas gidaturako baita jolas librerako ere. Eta Domeketan! bezalako egitasmoak aproposak direla familiak elkartzeko eta dauden beharrei erantzuteko".