MobyDick, ostegunean, Arrasateko gaztetxean

Josu Bilbao 2016ko martxoaren 1a

MobyDick abeslaria.

Getxoko artistak kontzertua eskainiko du, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

MobyDick Getxoko Eneko Burzako da, Euskal Herriak aspaldi eman duen bakarlari borobilenetako bat. Gitarra jotzen maisua da eta ahotsarekin ere urrun heltzen da. Kontzertuak non-nahi egin ditu eta bi EP arrakastatsu kaleratu ostean, 2013an 'Cotard delusion' lan luzea kaleratu zuen oso kritika onak jasota. MobyDick-en kantutegian kantu propio distiratsuez gain, genero askotariko bertsioak ere aurki daitezke. Gainera, asko dira bere laguntza jaso duten bestelako musikari eta musika taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak