"Jaimek bere artea (pianoa jotzen zuen txisteak tartekatuz) salafiestasetan saltzen zuen eta Arrasatera etorri zen, 1969ean, Idoian saio bat eskaintzera. Gero goizaldean Udalpe elkartera eraman zuten, afaltzera. Eta Xabier hara azaldu zen osaba Pedro Lasorekin. Euren arteko solasaldia oso mamitsua izan bide zen, aristokratak gure laguna Marbellara aldatzera animatu baitzuen, Malagako herri hartan aberastuko zelakoan. Areago, Nido de Arte Don Jaimeko bazkide izatea proposatu zion. Xabierrek ez zion itsaslaminaren deiari jaramonik egin ... Egin izan balio?”, botatzen du galdera Debagoieneko historiagileak, 1949an jaiotakoen blogean.