Pozik daude ikastaroak eman duenarekin elkartu zirenak, Arrasateko hainbat taldetako 25 lagun inguru, Euskal Herrian Euskaraz, AED, AEK eta Emuneko kideak, besteak beste. "Euskararen alde modu aktiboan lan egiteko badagoela masa kritiko bat ikusi da", jakinarazi du Mikel Makazagak, ikastaroaren antolatzaileetako batek.
Goiz partean euskaraz bizi ahal izateko tresnen berri eman zien Sanginesek. "Aurreitzien gainean jardun dugu, eta horiek zelan baldintzatzen gaituzten", dio Makazagak. Eta euskaraz "eroso" bizi ahal izateko tresnak eman zizkien: "Ni euskalduna naiz, euskaraz bizi nahi dut eta horri eutsi gura diot etengabeko konfrontazioan sartu gabe".
Arratsalde partean, ostera, taldetan banatu ziren, eta euskararen alde egin daitezkeen ekintzak proposatu zituzten. "Haibat ondorio atera ziren eta ekintza plan bat egin genuen. Orain helburua da han jasotako ideiei eutsi eta aurrera jarraitzea lanean".