Pilota guztiak borrokatu behar izan zituzten Muruak eta Egigurenek atzo, egubakoitza, Uarkapen jokatutako finalerdian. Emaitzak bestelakoa erakutsi arren Bergarako Etxanizek eta Gartziak ez zien samurtu partidua, eta lanak ondo egin behar izan zituzten etxekoek finalerako pasea lortzeko. Azkenean 22 eta 5 emaitzarekin finalerako sailkatu zen Euskal Ligan jokatzen duen bikotea.
Gasteizen, Lakuan, jokatuko dute finala hurrengo domekan, martxoak 6, 11:30ean. Goizuetarrak izango dituzte aurrez aurre, Aizkorbe eta Apezetxea, eta aurkari gogorrak direla jakinik ere ilusio handiarekin daude horraino iristeko lanak fruitua eman duelako.
Hirugarren mailako kadeteek, Etxezarretak eta Albizurik, ere irabazi egin zuten: 22 eta 9. Eta finalerako sailkatu dira horiek ere.
Bigarren mailako kadeteek, Oxel Iturriotzek eta Llodiok, ostera, finalerdira pasatu dira 2 eta 21 irabazita.