"Taldean dinamika positiborik ez badago ezinezkoa da liderra mendean hartzea. Taldea ondo entrenatzen dabil, ondo lehiatzen ari gara... Ez daukat inongo kexarik. Esango nuke, gainera, jokalari hauek dituztenak baino 2-3 garaipen gehiago merezi izan dituztela, baina merezi izatea ez da nahikoa", adierazi du aste barruan taldeko entrenatzaile Josu Zubiak.
Kontrario zuzena da Clavijo
Asteburura begira, eskoriatzarrak zapatuko partiduaren garrantzia azpimarratu zuen: "Kontrario zuzena da. Gu baino garaipen bat gehiago dute, baina euren kantxan irabazi egin genien, eta zapatuan irabazita atzean utziko genituzke. Talde teknikoa da, baina aldi berean gaztea, eta horrekin jokatzen jakin beharko dugu. Gainera, taldea indartu egin dute, Suediako jokalari bat fitxatuta".