"Sare sozialetatik zabaldu dugu deialdia, eta lagunartean goiz pasa on bat egitea da asmoa. Parte-hartzaileei dagokienez ehuneko handi bat bailarako jendea da, eta tartean arrasatear asko daude. Baina, bailarako jendea izanda ere beti egoten da inguruak ezagutzen ez dituenik, edo beste barik korrika saio bat egin gura duenik. Gainera, gonbidatu bereziak izango ditugu, Oihana Kortazarrek baieztatu digulako etorriko dela, eta baita Iokin Garai oñatiarrak ere", adierazi zuen astelehenean Harmailatik saioan Iñigo Alzolak.
Domekakoa topaketa izango da, eta batzen den korrikalari kopuruaren arabera taldeak antolatuko dituzte: "Erritmo ezberdinetan korrika egiteko aproposa da taldeak antolatzea, eta horrela lasaiago ibiliko gara denok". Topaketa ez da lasterketan parte hartuko dutenei mugatu.