Autoa, guztiz abandonatua, lagata eta zaborrez betea, eta arrisku bat zen bertatik igarotzen ziren pertsonentzat. Azkenik, epaileak, autoak zuen zigilu judiziala jaso zuen orain hilabete eta Udalak erretiratu ahal izan du.
Behin epaileak zigilu judiziala jaso eta dagokion denbora legala itxaron ondoren, jabeak autoa jaso ahal izateko denbora pasa ostean hain zuzen ere, eta ikusita denbora horren barruan ez duela inork jaso, Udaltzaingoak autoa erretiratu zuen udal garabiaren bitartez.
Autoaren jabea, nazionalitate errumaniarrekoa eta Frantzian erroldatua, atxilotua izan zen gasolina lapurreta baten ondorioz eta prozesuan bere ibilgailuari zepoa zigilu judizialarekin jartzea ebatzi zuen epaileak.
Udaletxeak komunikatu du, legalki ezin direla zepoa zigilu judizialarekin duten ibilgailuak kaletik erretiratu, behin epaileak ebatzi arte zigilu judiziala kentzea. Kasu honetan eta prozedimenduaren egoera eta kausa ikusirik, azkenean epaileak zigilu judiziala jaso zuen duela hilabete eta Udalak ibilgailua erretiratu ahal izan du.