Maitasun erromantikoak indarkeria matxistaren adierazpenetan duen eragina lantzeko tailerra, Arrasaten

Josu Bilbao 2016ko ots. 24a, 16:47

Farapi Koop. Elkarteak emango ditu tailerrak Gipuzkoako eskualde ezberdinetan. Arrasaten otsailaren 11n lehen tailerra egin ondoren, bihar egingo da bigarren saioa Gaztelekun.

Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako edo Oñatiko gazteleku, gaztetxoko eta ludoteka desberdinetatik eskaera ugariri erantzuna emateko antolatu dituzte tailer hauek.

San Valentin eguna zela eta, Medicus Mundi Gipuzkoak, Farapi Koop. Elkartearekin eta EHUrekin batera honako ikerketa argitaratu zuen: Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak. Ateratako ondorioetatik eta egindako gomendioetatik abiatuta, azterketa hau sartua dagoen proiektuaren barruan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta nerabeentzat, gazteentzat eta irakasleentzat hainbat tailer egitea aurreikusi da, orientabide praktiko batean oinarrituz osasun integraleko kontzeptu batean oinarrituko den sexu-heziketan lagungarri izango diren tresnak sortzea ahalbidetzeko.

Azterketa horren helburu nagusia Gipuzkoan 13 urtetik 18 urtera arteko nerabeek eta gazteek partekatzen duten maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideiak aztertzea izan da, maitasunari eta sexuari buruz sortzen diren ikuspegiek jarduteko eran eta harreman afektibo eta sexualak ezartzeko moduan eragina dutela ikusteko. Halaber, gazteen sexu-osasunerako eta ugalketarako kaltegarriak izan daitezkeen eta indarkerian amai dezaketen portaerak eta jarrerak detektatzea izan da talde ikertzailearen helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak