Lapurretan egin dute Kulturaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ots. 24a, 11:32
Kulturateko ataria. Argazkia: Google maps.

Arrasateko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, lapurretan egin dute bart Kulturaten eta "baliozko hainbat material" ostu dute: hainbat ordenagailu, argazki kamara berri bat, telefono mugikor bat... Ertzaintzak hainbat objektu eta material eraman ditu aztarnak jaso eta DNA probak egiteko. 

Udalak ez ditu xehetasun gehiago eman, ikerketari begira: "Ertzaintzaren azterketa babestu eta errazte aldera, Udalak ezin ditu detaile gehiago eman, konfidentzialtasuna garrantzitsua da-eta lapurrak identifikatzeko". Udalak era "irmoan" salatu du lapurreta eta salaketa jarriko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak