La Furia Donostian bizi den nafar egoskorra da. Rap-a egiten du erraietatik irteten zaiolako. Bere barrenak husteaz gain, bere helburu nagusia da emakumeen eskubideak aldarrikatzea. Horregatik, bere musika 'rap feminista'-tzat hartu dute askotan. 2013an, autoekoiztutako No hay clemencia diskoa kaleratu zuen. Gerora, hainbat bildumatan ere parte hartu du. Laster, bigarren lan luzea izango du kalean.