Fagor-Mercier

Ubane Madera 2016ko ots. 23a, 08:34
Fagor-Mercier taldea aurkeztu zeneko argazkia: Jose Inazio Zaitegi

Fagor-Mercier ekipoa Arrasaten aurkeztu zeneko argazkia da ikusgai dagoena, "egun hartan nazioarteko zirkuituko txirrindulariak egon ziren Arrasaten. Horra hor, taldeko birekin erretratatuta: Jose Mari Errandonea eta Txomin Perurena", kontatzen du Jose Inazio Zaitegik.

Hain justu, ezkerrean agertzen den hori da bera; "eta beste lagunak Rafa Fernandez, Josetxo Inda eta Diario Vascoko kazetaria ditugu. Musakolako Hostalean gaude. 1969an izango zen", du gogoan Zaitegik 1949an jaiotakoen blogean Josemari Velez de Mendizabalek argitaratu duen moduan.

Poulidor Arrasaten

Bide batez, txirrindularitzaz gehiago jakin gura dutenendako beste irakurgai bat ere proposatzen du Debagoieneko historiagileak; hain justu ere, Raymond Poulidor Arrasaten izan zenekoa dakar gogora bigarren irakurgaian: http://1949arrasate.blogspot.com.es/2012/07/raymond-poulidor-arrasaten.html

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak