Atzo gaueko 21:30ean gertatu zen harrapaketa, Garagartza auzoko oinezkoen pasabide baten. Lur orotako ibilgailu batekin 36 eta 37 urteko bi emakume jo zituen eta gidaria ihesari eman zitzaion. Bi emakumeak Debagoieneko ospitalera eroan zituzten kolpearengatik eta haietako batek ingresatuta jarraitzen du, Goienari gertuko batek jakinarazitakoaren arabera, haginak hautsita eta kolpe handiekin.
Segurtasun Sailak dagokion ikerketa abiatu du eta lekukoren batek baliagarria izan daitekeen informaziorik izatekotan, Bergarako ertzain-etxearekin harremanetan jartzeko eskatu dute.