Neguko produktuak eta artisau-xaboia, nobedade, otsaileko baserritarren azokan

Jon Berezibar 2016ko otsailaren 20a

Negu sasoia ortu kontuetan oparoena ez izan arren, aukera zabala egon da baserritarren otsaileko azokan. Berezitasunak gaur, tresneria eskaintza, Kilometroetako saltokia eta xaboia etxean egiteko tailerra izan dira.

Seber Altube, Arrasateko eta ibarreko nekazari eta baserritarren txoko bihurtu da goizean, hilean behineko zitarekin konplituta. Bertan, halaber, xaboia egiteko ikastaroan izena emateko aukera ere egon da. Idurre Aranguren eta Nerea Altuna azalpenak ematen ibili dira garbiketarako xaboi ezberdinak egiten erakusteko, antolatu duten ikastaroarekin lotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak