Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, Elkarhezitzen elkarteak antolatutako Zurrumurruei aurre egiteko lehen saioa izan da gaur. Aretoa beteta, jendea gustura izan da Xabier Aierdiren aurkezpena entzuten. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak: Estereotipo, zurrumurru eta aurreiritziak sortzen eta hedatzen dira gure moduen azterketa hitzaldia eskaini du. Hainbat gai tratatu dituzte, eta bertaratuen parte-hartzea handia izan da. Hurrengo saioak berriz, martxoaren 5ean eta 19an izango dira leku berean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.