ELA sindikatuko ordezkariek diote langileok “egoera prekarioan” daudela. Gutunean, honela azaltzen dute langileok euren egoera:
“Guk ematen dugun zerbitzua Udaletxeak eskaintzen du. Eurek ez dutenez aurrera eramaten, enpresa bat azpikontratatzen dute, imajinatuko duzunez, sartzen den enpresa horrek ez dauka interes handirik gure baldintzak onenak izan daitezen. Disponibilitate altua, soldata baxu baten truke. Eta ziurrenik zuri zure lantegian antzeko zeozer gertatuko zaizu, bai, badakigu.
"Guk gure egoerarekin arduradun joka dezan eskatzen diogu Udaletxeari. Berak eskaintzen duen zerbitzua denez, berak bermatu behar ditu gure lan baldintzak. Izan ere, langile izateaz gain emakume gera, ama, lagun, izeba, maitale, kirolari... eta guk gaur egun ditugun baldintzekin, nekez uztartu ditzakegu bizitzako beste fazeta hauek.
"Kontratuak erabiltzaileekin ditugu, hau da, hauetako batek kontratua bertan behera uzten baldin badu, gu airean geratzen gera, txintxilik eta lanik gabe, beste bat kontratatu arte. Guk kontratua enpresarekin nahi dugu, beste enpresa guztietan bezala, eta enpresak egin dezala lana guri kasuak bilatzen. Guk ez degu beti inzertidunbre horretan egon nahi.
"Ulertuko duzunez, egoera honetan ez daukagu inongo segurtasunik gure diru sarreretan. Hilabete batean 230€ irabaz ditzakegu, hurrengoan 700€ eta hurrengoan 600€. Honek gure egoera prekarizatzen du, ezin dugu prestamorik eskatu, ez dakigu hilabeteko alokairua pagatu dezakegun edo ez.
"Horregatik, guk gure Hitzarmen propioa lortu nahi dugu, gure lan baldintzak egonkortuko dituena, azken finean....Udaletxeak eskaintzen duen zerbitzu bat eramaten dugulako aurrera.
Imajinatzen duzue udaletxearen beste edozein zerbitzutan horrela jokatuko balute?”