Garaipenen zerrenda puzten jarraitu nahi dute

Maite Txintxurreta 2016ko ots. 19a, 10:00

Kanpanzar Arrasate Rugby Taldeak Arratiko Zekorraken aurka jokatuko du domekan etxean.

Joan den domekan Gasteizen Gaztedi B-ren aurka irabazi ostean, lider postuan mantendu da Kanpanzar Arrasate Rugby Taldea, orain arteko norgehiagoka guztiak irabazita. Asteburu honetan Arratiko Zekorraken kontra zerrenda hori beste garaipen batekin betetzen saiatuko dira sarrailagileak etxean.

Zuri-moreentzako baldintzak onenak izan ez ziren arren, azkenik 12-25eko emaitzarekin irabazi zuten Gasteizen. Jokalari gutxi zeuzkaten partidurako, hamasei hain zuzen; gainera, gripeaz zegoen Jon Ander Delgadok berdegunea laga behar izan zuen hasi eta gutxira, eta ordezkorik gabe geratu zen Arrasateko taldea.

Hamaikagarrenaren bila

Domekan sarrailagileek Arratiko Zekorrak hartuko dituzte etxean. Klasifikazio taulan seigarren doaz bizkaitarrak, azkenaurreko postuan. Joaneko partiduan arrasatearrek 17-29 irabazi zieten arratiarrei. Hala ere, azken hauek jokatu dituzten azken hiru partiduak irabazi egin dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak