Debagoieneko historiagileak kontatzen duen moduan, Esteban Garayren sasoiko udal konposaketa honela geratu zen: "alkatea, Esteban Garay ; lehen alkate ordea, Andres Inda; bigarren alkate ordea, Bonifazio Maidagan; sindikoa, Isidoro Ezkurra; bokalak, Dagoberto Resusta, Jose Ignazio Lasa, Higinio Resusta, Conrado Ruiz de Alegria, Daniel Arkauz eta Agustin Arantzaba"l.
Eta bestelakoen artean, gogora dakar zela Garyk lan profesionala Banco Guipuzcoanon egin zuen, zuzendari izateraino ere iritsi zela, eta hain justu, Arrasateko lehen batzokia bankuaren eraikinean zabaldu zela, 1908an.
Kontakizuna osorik Hots Begi Danbolinak blogean irakurgai da.