"Hasiera-hasieratik erakutsi zuen UCEA gazteak bere kalitatea. 1957-58 denboraldian Gipuzkoako txapeldunordeak izan ziren, finala Real Sociedad ekipoaren kontra galduta. Egundoko palmaresa erakutsi zuen UCEA talde jubenilak bere historia laburrean.
Argazkikoa azkenetako ekipoa izango da, 1964-65 denboraldikoa. Ezkerretik eta zutik daudenekin hasita hauexek ditugu: Rodero, Etxabe, Santi, Inda, Idigoras, Ramos. Uribe, Sagasta, Aranbarri, Larrauri eta Arizabaleta", gogorarazten du Debagoieneko historialariak.
Osorik irakurtzeko: 1949arrasate.