'Sute Perfektua'-ri, amaiera perfektua

Mireia Bikuña 2016ko ots. 14a, 17:19

Angerrek lagunez inguratuta bukatu du azken diskoaren harira egindako bira. Fly Shit bergararrak eta DJ Basarana eta DJ Pontxe igo ziren gaztetxearen oholtzara. Kontzertua bukatuta, orain, zehaztu bako etenaldia egingo dute arrasatearrek.

Duela urtebete pasa hasi zuen Angerrek bira Arrasateko gaztetxean, eta leku berean bukatu dute. Sute Perfektua diskoko kantuak eta taldearen aurreko lanetako kantuak izan dira protagonista Arkaitz Biainean ahotsean.

Era berean, azken kontzertuari ukitu berezia emate aldera, lau bertsio egin zituzten. Never Surrenderren, Goseren, Lionel Richieren eta Ruper Ordorikaren kantuak aukeratu zituzten. "Egia esan oso pozik gaude emanda diogun bukaerarekin. Orain etenaldia egingo dugu. Lagunak gara eta lagunak izaten jarraituko dugu. Edozein momentutan sormenerako gogoa sartzen bazaigu...", esan du taldeko kide Arkaitz Biainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak