Showroom jaia ospatu dute Arrasateko Emauseko egoitzan, Stai Zitto taldearen soinuekin gozatzeaz gain. Emausek bultzatutako joskintza sortzailea tailerrean egindako lanak, Ermuako taldearen agertoki bereziaren parte izan dira, gainera. 40 bat lagun bildu dira EcoCenterrean, eta kontzertuaz gain, merkatu justuko produktuak dastatzeko aukera izan dute.