Mundukidek Brasil hego-ekialdeko Cantiquiriguaçu eskualdean nekazaritza ekologikoa garatzeko programa du martxan, eta bertan Ecovida sarea bultzatzea da programaren helburuetako bat. Horretarako, sarearen sortzaileetako batekin ari dira elkarlanean, egunotan Debagoienean dagoen Valdemar Arlekin. Gurera egi duen bisitan, besteak beste, Mondragon Mugimendu kooperatiboa eta Ereindajan ezagutzeko aprobetxatuko du, baita Mundukiderekin 2016rako duten lan ildoak zehazteko ere.